bidaiari - bidaia aldizkaria
Munduan pasieran

Lera-ibilaldiak munduaren amaieran


Ushuaiako haran elurtuetan, Hugo Floresen husky txakurrak berriz ere hasi dira lerei tiraka. Izan ere, “Siberianos de fuego” gunea martxan da turistak bertaratzen hasi ondoren. Guztira, 150 txakur ditu eta denak aztoratu egiten omen dira Hugo bere etxolatik irteten denean hurrengo bidaia egingo duten huskyak aukeratzeko.