bidaiari - bidaia aldizkaria
Munduan pasieran

Plecnik-en Ljubljana, gizateriaren ondare


Joze Plecnik arkitektoak Lehen eta Bigarren Mundu Gerren artean Esloveniako Ljubljana hirian egindako lan ikusgarria gizateriaren ondare izendatu berri du Unescok. Saritutako lanak hainbat espazio publiko (plazak, parkeak, kaleak, zubiak...) biltzen ditu, baita erakunde publikoak ere (irudiko liburutegi nazionala).

Arkitektoak ikuspuntu berezia zuen oso: testuingurua eta giza eskala lehenesten zituen eta pertsonak oinarritzat hartuz hiria erabat eraldatzea lortu zuen.