Egin planak
«Amua», Arriaga antzokian
Urriak 5-6
Axut konpainiak “Amua” antzezlana eskainiko du urriaren 5 eta 6an, Arriaga antzokian. Ximun Fuchs-en zuzendaritzapean, Maite Larburu, Manex Fuchs eta Ximun bera arituko dira taula gainean.
Antzezlanak Ana du protagonista. Gaztaroko bi maitale ohi gonbidatu ditu Iratiko etxola batera. Azken asteburu bat, izan zirenaren eta amestu zutenaren izenean. Aitor eta Txolarre etorriko dira, baina ez dakite hiru izanen direla.