bidaiari - bidaia aldizkaria
Egin planak

Ehizaren Jardunaldietan, menu bereziak udazkenean


urriak 16-azaroak 30

Udazkena iristean, ehizak jende ugari erakartzen du Nafarroako Mendebaldeko Pirinioetara. Baina lerro hauetan ez gara ehiza zaleez ari, baizik eta oturuntza gustagarriak gogoko dituztenez, hitzordu egokia baita haientzat Ehizaren Jardunaldi Gastronomikoak.

Baztango, Malerrekako, Bortzirietako, Bertizaranako eta Xaretako herriek menu bereziak eskaintzen dituzte.