bidaiari - bidaia aldizkaria
Egin planak

ZINEBI jaialdiko lehen Ohorezko Mikeldia, Margarethe von Trotta-rentzat


azaroak 12

Zinebi Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak Margarethe von Trotta Berlingo aktore, gidoilari eta zuzendariari emango dio 63. edizioko lehen Ohorezko Mikeldia.

Azaroaren 12an jasoko du saria, zinemaldiaren inaugurazio ekitaldian. «Zinemaren sendotasunagatik eta zintzotasunagatik, eta Alemaniako zinema berriaren emakumezko ahots handi gisa hasieratik izan zuen bikaintasunagatik» jasoko du Mikeldia.