bidaiari - bidaia aldizkaria
Munduan pasieran

Milaka pelikano, Afrikarako bidean


Pelikano zuriak indarberritu egiten dira Emek Hefer haraneko ur erreserban, Tel Aviv iparraldean.

Bertan, urtero, zenbait asteko geldialdia egiten duten Balkanetatik Afrikarako migrazioan.

Israelgo Estatuko negu leuna aprobetxatzen dute, berriro Europara itzuli aurretik. Ikuskizun paregabea eskaintzen duten arren, pelikanoak ez dira ongi etorriak bertako arrain saltzaileen artean, euren harrapaketak arriskuan ikusten dituztelako pelikanoak hurbildu eta arrainak jaten hasten direnean. Urtero errepikatzen da “arazo” bera.