bidaiari - bidaia aldizkaria
Egin planak

“Sharon Lockhart. Errotazioa notazioa” bideo instalazioa, Guggenheim museoan


Azaroak 4-OtsailaK 27

“Sharon Lockhart. Errotazioa notazioa” dago ikusgai Bilboko Guggenheim museoan. Film & Video aretoan aurten egingo den hirugarren eta azken erakusketa da.

Zehazki, Sharon Lockhart (1964, Norwood, AEB) artistaren bideo-instalazio bat eta zenbait argazki bildu ditu museoak. Noa Eshkol koreografo israeldarra hil eta gutxira Lockhartek haren lanak ezagutu zituen garaian oinarritutakoak dira.