Egin planak
Zama Doinuz Arindu jaialdia, urte hasierako elkartasun hitzordua
Urtarrilak 16
Amak, Bulego, Zelanda, Onki xin, McOnak eta Modus Operanditaldeak arituko dira Zama Doinuz Arindu jaialdian, Etxarri Aranatzeko kultur etxean. Halaber, Antton Telleria, Mirari Martiarena, Joxe Aldasoro eta Nerea Arriola bakarrizketariek hartuko dute parte.
Etxarriko Sarek eta presoen senide eta lagunek antolatutako elkartasun hitzordua da, dagoeneko Euskal Herrian urte hasierako ekimen erreferentzial bihurtu dena.