MAR. 04 2022 Egin planak dFERIAn, “Oreka” Martxoak 14-17 Aurtengo dFERIA jaialdiaren gaia “Oreka” izango da. Guztira, 26 ikuskizun eta 40 emanaldi eskainiko ditu Donostiako hainbat agertokitan. Beste behin ere, maila handiko lanak izango dira ikusgai, honako hauek, besteak beste: Marina Oteroren “Fuck Me” ikuskizun probokatzailea; Vero Cendoya Konpainiaren “Bogumer” lan inklusiboa, Burgos New York Nazioarteko Lehiaketan saritutako hainbat pieza, “Burgos New York Dantz” izenburupean; eta Els Joglars-en “¡Que salga Aristófanes!”