Egin planak

Almadia Eguna Burgin, Aezkoa ibarreko kultur ondarea erakusten duen jaia

Apirilak 30

Egoera aldatzen ez bada, apirilaren 30an Almadia Eguna ospatuko da Burgin. Beraz, bi urtetako hutsunearen ondoren, herri nafarra festa giroan murgilduko da eta, beste behin ere, basoan ateratako egurra ibaian zehar garraiatzen zuten arbasoak izango dituzte gogoan.

Unerik hunkigarriena eta ikusgarriena herriko presan almadiek jauzi egiten dutenekoa izaten da, ehunka ikusleren arreta bereganatzen baitu. Aurten ere, noski, emakumeek parte hartuko dute.