Munduan pasieran

Munduan zehar 22 urtez

1928ko auto batean bost kontinentetan 362.000 kilometro egin ondoren, Zapp familia Buenos Airesera itzuli berri da, duela 22 urte hasitako abenturari amaiera emanez. Zehazki, bidaia hiriburuko Obeliskoan bukatu dute, bertatik abiatu baitziren 2000ko urtarrilaren 25ean Candelaria eta Herman Zapp. Hori bai, bidaian zehar jaiotako lau seme-alabak ondoan itzuli dira etxera.

Abiatu zirenean, sei hilabeteko bidaia zuten aurreikusita eta 4.000 dolar bakarrik zituzten poltsikoan. Lehenik, Alaskan ibili ziren eta, ondoren, Afrikan, Ozeanian, Asian eta Europan. Munduan zehar ibiltzeko erabakia hartu zutenean, euren lanak utzi egin zituzten.

Norbaitek 1928ko autoa eskaini zien, Graham-Paige bat, motorraz eta pinturaz oso gaizki zegoena, baina, hala ere, Alaskarantz abiatu ziren birritan pentsatu gabe.

Gaur egun diote hasierako amets txiki hura uste baino zoragarriagoa izan dela, espero baino aberasgarriagoa. Une alaiak eta gogorrak izan dituzte ibilbidean, baina denak kabitzen omen dira euren motxiletan. J. MABROMATA (AFP)