MAY. 06 2022 Egin planak Europako errepideetan askatasunez mugitzeko gida Lonely Planet argitaletxeak Europako gida bat argitaratu du, bereziki bidaia lasaiak gustuko dituztenei zuzendutakoa; hau da, betiko errepideetatik kanpo ibiltzea atsegin duten bidaiariei eskainitakoa. Europako 41 ibilbide jasotzen ditu gidak, Frantzia, Ingalaterra, Irlanda, Espainia, Portugal, Alemania, Suitza eta Austriatik barrena. Ibilbideen iraupenei dagokienez, askotariko proposamenak eskaintzen ditu, hiru eguneko ihesaldietatik hasi eta hiru asteko abentura luzeak arte. Gainera, 130 mapa, argazki ikusgarriak, helbide zehatz interesgarriak, bidaiari adituen aholku baliotsuak eta iradokizun inspiratzaileak biltzen ditu “En ruta por Europa” gidak, bidaiarien ihesaldiak errazte aldera. «En ruta por Europa» Zenbait autore Lonely Planet, 2021 608 orrialde. Gaztelania