MAY. 06 2022 Egin planak Leioako XXII. Umore Azokan, 40 talde Maiatzak 19-22 Leioako XXII. Umore Azokan 40 konpainiak 90 ikuskizun eskainiko dituzte, antzoki gisa Bizkaiko udalerriko kaleak hartuta. Urtero bezala, kalea sormenerako gune bihurtuko da askotariko diziplinen eskutik: dantza, zirkua, performancea, clowna... Horrez gain, aurten ere hitzaldiak, jardunaldiak, liburu aurkezpenak, “Umore Meetings” saioak, negozio bilerak eta bestelako ekitaldiak izango dira Leioan.