Munduan pasieran

Darwinen “Bizitzaren zuhaitzaren” zirriborroa

Cambridgeko Unibertsitateko liburutegiak 21 urtez desagertuta egon diren Charles Darwinen koadernoetako bat berreskuratu du, zeinean “Bizitzaren zuhaitzaren” zirriborroa agertzen den.

Dirudienez, pertsona anonimo batek utzi zituen dokumentu baliotsuak liburutegiko gune publiko batean, opari-poltsa arrosa baten barruan.

Ohar bat ere utzi omen zuen, liburuzainari Aste Santu zoriontsuak igaro ditzala opatuz. Albistea, noski, pozarren hartu dute unibertsitatean. STUART ROBERTS