Munduan pasieran
Goldfish zapatak, zinema pantailatik museora
![](/media/asset_publics/resources/000/894/773/article_main_landscape/0506_pas_zapatos.jpg)
Ruth E. Carter jantzi diseinatzaileak “I’m Gonna Git You Sucka” filmerako propio sortutako Goldfish zapatak daude ikusgai Virginiako (AEB) Roanoke hiriko Taubman Arte Museoan, “Ruth E. Carter: Afrofuturism in Costume Design” erakusketan. Jantzien Diseinu Onenaren Oscar saria irabazi zuen lehen afroamerikarra izan zen Carter. 2019an jaso zuen saria. AGNES BUN