bidaiari - bidaia aldizkaria
Munduan pasieran

Hegazkin zahar turistikoak


Boli Kostako enpresaburu batek Abiyango aireportuan abandonatutako hegazkinak bildu ditu zenbait urtez eta, orain, bere pasioa erakarpen turistiko bihurtu nahi du Songon Dagben, Jacqueville eskualdean. Antzira lasai batetik gertu, zortzi hegazkin lerrokatu ditu 800 metroko lurreratze-pistan.

Helburua du hitzaldi-areto, jatetxe eta luxuzko logelak eraiki eta turistei eskaintzea! (Siia KAMBOU)