Munduan pasieran

Irakeko infernuan bizitzen ikasten

Hussein FALEH | AFP
Hussein FALEH | AFP

Nazio Batuen arabera, klima aldaketa gehien pairatuko duten bost herrialdeen artean dago Irak. Uda heldu ere egin baino lehenago, infernuan bizi ziren Bagdad edo Basora hirietan, besteak beste. Batean, itzaletan 50 ºC-ko langa gainditu zuen termometroak; bestean, berriz, 40 ºC-koa.

Azken hamarkadetako lehorterik handienak eta guda amaigabeek eragindako azpiegitura faltak argindar mozketa ugari eragin dute aurten.

Arazoak konpontzeko agintariek duten gaitasunik ezagatik etsipenez gainezka, herritar askori Tigris eta Eufrates ibaiek bat egiten duten Shatt al-Arab portuan freskatzea beste aukerarik ez zaie geratzen.