bidaiari - bidaia aldizkaria
Egin planak

Eskoziako Uharte Beltzerako bidean da Tintin (eta euskaraz berriz ere)


Tintinen Abenturak bildumaren zazpigarrenean, Belgikako kazetaririk eta munduko komikietako bidaiari ezagunenak gaizkile batzuk pertsegituko ditu Eskoziaraino, Uharte Beltzeko Ben More gazteluko harresiek gordetzen duten sekretua ezagutu arte.

Garaiko zenbait elementu islatzen ditu Hergék komiki honetan, modernitatearen itzal luzeak eta XX. mendeko aurrerapen teknikoak (telebista, irratia, hegazkinak, autoak, inprenta...) bilduz. Bertsio gehien dituen Tintinen albuma da hauxe, laugarrenez ekarri dena euskarara, Inazio Mujika Iraolaren itzulpen berri batean oraingoan.