Munduan pasieran
Bisitariak bueltan dira Rapa Nuin
Koronabirusa dela-eta 872 egunez bisitaririk hartu gabe egon ostean, turistak itzuli dira Rapa Nui edo Pazko uhartera. Abuztu hasieran ailegatu zen lehen taldea eta harrezkeroztik pixkanaka ireki da berriro bidaiari-fluxua, astean bizpahiru hegaldi gehiago iritsiz. Aurrerantzean masifikazioaren kontrolak eta egoera epidemiologiko aldakorrak baldintzatuko dute rapa nui herriaren lurraldera iristeko aukera.