Munduan pasieran

Izotz-ibaiak urtze bidean Tirolen

Kerstin JOENSSON (AFP)
Kerstin JOENSSON (AFP)

Tiroleko (Austria) Jamtal glaziarra (Jamtalferner) urtero metro bat urritzen joan da. Aurtengo udaz geroztik, ordea, metro bat baino gehiagoko altuera galdu du.

2022ko uztailean, Galtuer inguruan, harriz harri, izotz-laginak biltzen ibili dira Austriako Zientzien Akademiako Violeta Lauria eta Andrea Fischer glaziologoak. Azken honek 20 urte eman ditu Alpeetako glaziarrak aztertzen eta kezkatuta dago oso. “Aurtengoa izugarria da aurreko 6.000 urteekin alderatuta. Hala segituz gero, bost urte barru glaziarra ez da existituko”.