DEC. 02 2022 Munduan Pasieran MEDELLIN: metamorfosi erradikala Hitz batek laburbiltzen du Antioquiako Medellin hiriko azken hogei urteetako historia: metamorfosia. 1970-2000ko hamarkada ilunen ondoren, Kolonbiako bigarren hiririk handiena hiri eraldatua, baketsua, dinamikoa eta erakargarria da. Eta auzo bat da beste batzuen gainetik berpizkunde horren ikurra: "Comuna 13" ospetsua. Komunak bertako biztanleek sortu zituzten, gehienak gerrilla edo paramilitarren gatazka guneetan zeuden landa-eremuetatik desplazatu ondoren. Narko-indarkeriak suntsitutako auzoak izatetik hiri berritzaileen adibide nabarmena izatera igaro dira urte gutxian, komunitatearen ahaleginari esker. Joaquin SARMIENTO