FEB. 03 2023 Egin planak Saenz de Oiza, Oteiza eta Huarte berriro bilduta, Altzuzan Martxoaren 12ra arte Marisa Saenz Guerra, Javier Saenz Guerra eta Vicente Saenz Guerra komisarioen eskutik, Oteiza Museoko erdiko aretoan egindako esku-hartzea zabaldu dute. Bertan Francisco Javier Saenz de Oizak 1950 eta 1992 bitartean egindako 9 proiektu aztertzen dira. Jorge Oteizaren eta Juan Huarteren laguntza izan zuen eta elkarlan horren 100 marrazki, plano, maketa eta argazki baino gehiago bildu dituzte orain. Martxoaren 12ra arte egongo da zabalik erakusketa, baina Altzuzara gerturatzeko ez da aitzakiarik behar.