JUN. 02 2023 Munduari begirada Napoli festa bat da, “Scudetto” preziatua irabazi ondoren Maiatzaren 4a betiko gogoratuko dute Napolin, zerua berriro ukitu zuen eguna bezala, gizonezkoen futbol taldeak otsailaz geroztik jabea izan duen “Scudetto’ historiko bat konkistatu ondoren. 33 urte eta gero, Napoli berriro da txapelduna, hirugarrenez bere historian: aurreko bi garaipenak 1987 eta 1990ean izan ziren, Diego Armando Maradona izar absolutua zela. Hau nahiko desberdina izan da, baina napolitarren artean sentipen bera sortu du. Hiriak hilabete oso honetan titulua ospatzen jarraitu du, eta kalean banderak, bufandak eta kamisetak nonahi ikus daitezke. Napolin bengalen eta motorren kea da protagonista, gau luze hauetan ikusmena lausotzen duena. Baina kaleak ez ezik, zerua ere kolorez tindatu dute hiriko hainbat tokitatik jaurti diren su artifizial kontaezinek, eta, ikuskizun bisuala eskaintzeaz gain, soinuarekin hiria inoiz baino esnatuago dagoen sentipena nabari daiteke. Baita inoiz baino biziago ere. Kaleko merkatu animatuak, bisita daitekeen lurpeko auzo erromatarra, pizza eta artea han eta hemen. Italiako hiriak futbola, kultura eta gastronomia arnasten ditu, estereotipoak berrelikatzen ditu eta iraganeko sentsazioekin topo egin du berriro. Inork ezin izan ditu menderatu, eta napolitarraren idiosinkrasiari balioa ematen dioten ohiturekin segitzen dute: aulkiak kalean, auzotarrekin hitz egiteko, eta esekilekuak harro ageri dira balkoietan, aste hauetan arropa urdinez. Turisten jakingurak eta hiritarren euforiak bat egiten dute Maradonari eskainitako muralez, grafitiez eta kamisetez gainezka dauden kale artean. Argentinako izarraren espiritua hiri osoan hedatzen da eta bere aldarea dauka auzo espainolean, futbolariak napolitarrentzat zer adierazten duen definitzen duen hitza grabatuta daramana: "Jainkoa". Filipo MONTEFORTE