bidaiari - bidaia aldizkaria
Egin planak

Mendia eta musika


Uztailak 12-30

Mendiak eta musika uztartuko ditu aurtengo edizioan ere Urmuga jaialdiak. Iazko urtean bezala, Angulo portutik Hiru Erregeen Mahairainoko ibilbidea egingo dute parte-hartzaileek eta espedizioan mendizaleak eta musikariak bat eginda joango dira. Hamaika artistak parte hartuko dute; horien artean daude Aire Ahizpak, Alex Sardui, Arkaitz Miner, Baigorriko Gaiteroak, Baigorriko txaranga, Bingen Mendizabal, Bixente Martinez, Eñaut Elorrieta, Gorka Hermosa eta Koldobika Jauregi.