bidaiari - bidaia aldizkaria
Egin planak

Musika Hamabostaldia


Abuztuak 3-Irailak 1

Donostiako 84. Musika Hamabostaldiak 70 ekitaldi baino gehiago eskainiko ditu abuztuaren 3tik irailaren 1era bitartean, “Entzun, a zer plana!” lelopean. Donostian ez ezik, Gipuzkoako, Arabako, Nafarroako eta Lapurdiko zenbait herritan ere izango dira kontzertuak, estilo anitzetakoak, gainera. Egitarauan bada bat bereziki erakargarria den bat, ekoizpen propio bat: Stravinskiren “Oedipus Rex”, Per Poc txotxongilo konpainiak taularatutakoa.