NOV. 03 2023 Egin planak Hegaztiak behatzeko ibilbideak Berrehun kilometro besterik ez alderik alde eta, hala ere, Euskal Herriak bere baitan mendi garaiak, oihanak, belartzak, sasiak, zuhaiztiak, ibarbasoak, basamortuak eta kostaldeko eremuak biltzen ditu. Horiek hegazti sorta zabal bati ematen diote babes. Liburu honetako ibilbideak natura-guneetan murgiltzen dira hegaztitan: Salburua, Abra, Etxepette, Txingudi, Pitillas... Irakurleak jakingo du inguruko hegaztien berri, baita paisaiaz, kulturaz edo historiaz ere. Ibilbide bakoitzak hegazti bat dakar ikur eta bertan aurki daitezkeen espezie gehienak zeintzuk diren ere argitzen du, horiek ikusteko gomendioak, interpretazio zentroak eta gainerako bitartekoak ahaztu barik. Fitxa: “Hegaztiak behatzeko ibilbideak” Jonathan Rubines eta Jose Maria Fernandez-Garcia Sua, 2023 208 orrialde. Gaztelania