Egin planak

Frankismoaren osteko aldarrikapenen leloak, Artiumen

Irailak 22-Abenduak 10

«Asesinos», «asamblea», «etxera», «burguesia», «euskara», «dimite», «nuclear» eta «empleo» dira Frankismoaren ondorengo mobilizazioetan esaten ziren hitzetako batzuk. Hemerotekatan murgildu ostean bildu ditu Nerea Lekuona diziplina anitzeko artista gasteiztarrak garai hartako leloak “Idealak” erakusketan, Artium museoan.

Askotariko tipografiak eta errotulazio deigarria erabilita sortutako mural batean biltzen dira hitz horiek.