DEC. 01 2023 Munduan pasieran Aimarak, Titicaca lakuaren ertzean, eskaintzak egiten Juan Carlos CISNEROS (AFP) Nekazari aimarak, euren herrialdeko jantzi tradizionalak jantzita, Titicaca lakuaren ertzean eskaintzak egiten dituzte dantzen bidez, Perka herrian, Puno Peru probintziatik hurbil. Belaunaldiz belaunaldi mantendu den ohitura zaharraren helburua da espirituak agurtzea eta, batez ere, ur mailaren jaitsiera ezohikoa eragin duen lehortea lehenbailehen amai dadila eskatzea. Aintzira ondoan bizi diren kitxua, aimarak eta Andeetako lur garaietako beste etnia batzuk lehorte denboraldi luzea jasaten ari dira. Euririk ez izateak laboreen zikloetan eta edateko uraren eskasian eragin zuzena izan du, eta egoera gero eta larriagoa da, baldintza klimatikoak ez baitira aldatzen. Eta, gainera, ez dirudi aldatuko direnik, datuak gero eta larriagoak eta kezkagarriagoak direlako. Adituek diotenez, inoizko lehorterik handiena pairatzen ari da mundu osoa, eta zenbait herrialde, bereziki.