bidaiari - bidaia aldizkaria
Munduan pasieran

Kali Puja jaialdian, jainkosa nonahi


Beste hamaika jainkosa hindu bezala, Kali beti gurtzen dute Indian, agian egunero, baina bereziki Kali Puja jaialdia ospatzen denean, berriki gertatu den bezala. Kalkutako txokoak kolorez eta doinuz betetzen dira, eta, noizean behin, irudiak erakutsitakoa bezalako une deigarriak uzten ditu hitzordu jendetsuak.