bidaiari - bidaia aldizkaria
Munduan pasieran

Katu deigarri baten ahalegin antzua


Koloretsua eta handia. Eta, zalantzarik gabe, deigarria erabat. Horrelakoa da Sydney erdialdean nonahi ikus daitezkeen grafiti xelebreetako bat.

Nonbait, Australiako hiriburuan eraikitzen ari diren obra bat apaintzea eta, batez ere, oinezkoen begirada erakartzea du helburu nagusia irudiko katuak. Baina, dirudienez, bada jaramonik egin gabe pasatzen den oinezkorik. Eta normala da, bertakoak dagoeneko oso ohituta baitaude horrelako artelanak kaleetan ikusten.