David GRAY (AFP)
Munduan pasieran

King Kong, pneumatikoekin egina

King Kongen estatua bat da, motozikleta eta bizikleten pneumatiko zaharrekin egindakoa. Mean Tithpheaps artistaren etxe parean kokatuta dago, Kandal probintzian.

Kanputxeako artistak 40 estatua baino gehiago egin ditu enkarguz: elefanteak, lehoiak, kobrak... Guztira, 500 pneumatiko erabili ditu, pentsatuz berak eginiko artelanek beste batzuk animatuko dituztela materialak berrerabiltzera. Orain bere estatuetako bat konpondu beharra dago. Eta horretan ari dira.