FEB. 02 2024 Egin planak Urtearen hondarrera arte, euskara hutsezko hamaika azoka Euskal Herrian Urtarrilak 22-Abenduak 15 Nobela beltzaren azokarekin abiatu zen, urtarrilaren 22an, euskara hutsezko azokek osatzen duten Doinuele sarearen urteko egitaraua. Beraz, oraindik hamaika hitzordu gelditzen dira urtea bukatu bitartean. Hurrengo zita apirilean izango da, 12tik 14ra, Azkoitian, non emakumeek idatzitako liburuen Geure Gelatik azoka egingo den. Maiatzean, berriz, Literaturia izango da Zarautzen, 24tik 26ra, eta Ziburuko disko eta liburu azoka ekainaren 1ean. Urrian zenbait hitzordu daude iragarrita: lehena, Hernaniko disko eta liburu azoka; ondoren, 11 eta 12an, haur eta gazte literatura oinarri duen Sarako Ikusi Mikusi azoka; eta 30ean, Sormene literatura azoka Galdakaon. Azkenik, Lazkaoko liburu eta disko azokak emango dio bukaera urteari abenduaren 13tik 15era.