C. FISKER (AFP)
Munduan pasieran

Intsektu fabrika

Enorm Biofactory. Izen hori du Europa iparraldeko intsektu fabrika automatizaturik handienak. Abenduan zabaldu zen Flemming herri txikian, Horsens mendebaldean.

Egunean ehun tona larba ekoitziko ditu, klima errespetatzen duten animalia-pentsuak egiteko. ‘Euli soldadu tropikal’ handiaren milioika larba Danimarkako arrain eta etxeko hegaztien elikagai iraunkor bihurtuko dira.