bidaiari - bidaia aldizkaria
Munduan pasieran

Kunst Haus Wien museoa, berriz zabalik Vienan


Friedensreich Hundertwasser artista bisual eta arkitekto austriarrari eskainitako museoa da Kunst Haus Wien. Bederatzi hilabeteko berritze lanen ondoren berriz zabaldu ditu ateak, Vienan.

Hundertwasser, 1928an Vienan jaioa, 2000. urtean hil zen bihotzekoak jota, Queen Elizabeth II ontzian, 71 urte zituela.

Haren lanak forma espiralekiko interes ia obsesiboa erakutsi zuen. Asko bidaiatu zuen eta herrialde askotako posta zigiluak diseinatu zituen. Arkitekto ekologiko gisa ere gurtu zuten, Austrian eta atzerrian ingurumena errespetatzen zuten eraikin batzuk diseinatu zituelako.