APR. 05 2024 Munduan pasieran Nekazarien Matxinada gogoan, Kroazian DAMIR SENCAR (AFP) Donja Stubican izandako Stubiko polje gudu mitikoa gogora ekartzen dute urtero Kroazian. 1573ko otsailaren 9ko gudua Nekazarien Matxinada ezagunaren azken borroka izan zen. Bertan, Matija Gubec buru zuten nekazariek armada inperialari aurre egin zioten. Gertaera haiek gogoratzen dituzten zintzilikarioak Erdi Aroko azokan salgai daude.