ANDREAS SOLARO (AFP)
Munduan pasieran

Baldakinoari hautsa kentzen

San Petri basilika edo San Petri Vatikanoko baldakinoa da, Gian Lorenzo Bernini artistak 1634an egindako obra erraldoi eta ikusgarria. 28,74 metroko altuera eta 63 tonako pisua ditu. Zaharberritze prozesuan dozena bat laguneko taldeak jardungo du egunero, jaiegunik gabe, azaroaren amaierara arte.

Baldakinoari 250 urtetan pilatu zaion hautsa kentzea erabaki du Vatikanoak azkenean. Izan ere, Aita Santuak hortxe egiten ditu elizkizun garrantzitsuenak.