Munduan pasieran
Marrazoak Itsaso Gorrian
Yemengo arrantzaleak dira. Marrazoak harrapatzen igaro dute eguna eta kostaldera itzultzeko ordua iritsi zaie.
Itsaso Gorrian daude, zehazki, Hodeida hiriaren hegoaldeko muturrean, Al-Khokha barrutian.
Dirudienez, pozik daude lortutako arrantzarekin. Aitzitik, pozik ez daudenak marrazoen ehiztarien aurkakoak dira; haserre daude zetazeoen kopurua modu kezkagarrian murrizten ari delako, eta ez bakarrik Itsaso Gorrian, mundu mailan baizik. Nolanahi dela, aspaldikoa da polemika.