EZEQUIEL BECERRA (AFP)
Munduan pasieran

Pura Tinta jaialdian, tatuatzaile onenak

Costa Ricako hiriburua Pura Tinta Fest jaialdiaren eszenatokia izan da berriz ere eta, urtero bezala, munduko tatuatzailerik ospetsuenak bildu ditu. Erdialdeko Amerikako tatuatzaileen biltzarrik handiena da San Josen egiten dena.

Milaka bisitari izaten ditu topaketak; batez ere,, bertaratzen direnek tatuatzaile onenen eskuetan utzi nahi dituzte haien gorputzak, benetako artistak direlako: Ami James, Toni Donaire, James Tex, Jee Sayalero, Lillian Raya, Dan Cordero, Daniels Araya... Denak han izan dira.