Munduan pasieran
Olinpiar Jokoetako hainbat kirol irudikatuz
![](/media/asset_publics/resources/001/106/430/article_main_landscape/240503_pa_estatuak.jpg)
Laurent Perboss artista frantziarraren ‘La Beauté et Le Geste’ instalazioa Errepublika frantseseko Asanblada Nazionalaren eskaileretan dago ikusgai. Perbossen instalazioa Venus Miloskoa irudikatzen duten sei eskulturaz osatuta dago; izan ere, artelan bakoitzak Olinpiar eta Paraolinpiar Jokoetako hainbat kirol irudikatzen ditu. Gainera, estatua bakoitza ostadarraren kolore bati lotuta dago, eskubide-berdintasunaren aldeko eta diskriminazioaren aurkako borroka sinbolizatuz. Beraz, Olinpiar Jokoak ikustera hurbiltzen direnek Perbossen artelana ikusi ahal izango dute Asanblada Nazionalaren aurretik pasatzen direnean.