JUL. 05 2024 Egin planak Aitonak sutondoan kontatutakoak, gatazkak, paisaiak eta pertsonaia bereziak Badira etxeak eta ondasunak heredatzen dituztenak; baita gaixotasunak ere. Liburu honen egileak, aldiz, ez zuen halakorik heredatu. Bai, ordea, aitonak transmititutako ondasun ukiezin bezain zehatza. Madagaskarko goi-lautada idorretatik Beirut eta Damaskoko te-dendetara… Gatazkak, paisaiak eta pertsonaia bereziak azaltzen dira liburuan. Diktadura pinochetistaren biktimak, gerrillari suitzar bat, mertzenario frantses bat bere Indotxina partikularrean... Azken finean, antiheroiak dira istorioen benetako protagonistak. Liburuaren salmentatik lortutako irabaziak MSF-Gazara bideratuko dira. ‘Viajes con mi abuelo’ Juan Mari Costoya Mascarón de proa 2024 450 orrialde. Gaztelaniaz