OCT. 04 2024 Egin planak ‘Agerpenak, paper gaineko arkitekturak’ Irailak 3-Urriak 20 Aldi baterako erakusketen programazioan, Belén Arévaloren ‘Agerpenak, paper gaineko arkitekturak’ dago ikusgai Zarauzko Photomuseumen. Paperean eta metalean tolestutako zenbait piezak osatzen dute artistaren bilduma, begiratzeko modu desberdinen ideiaren inguruko proposamen kontzeptuala eskainiz. Piezak hormen gainean flotatzen daudela dirudi eta horrek ilusio optiko berezia eragiten du ikusleengan, eta, era berean, irudimenaren garrantziaz hausnartzera gonbidatzen du. Era berean, lan bakoitzak QR kode bat du, sorkuntza bakoitzaren hirugarren dimentsioa bideo baten bidez ikusi ahal izateko. Bideo horretan, piezen xehetasunei erreparatzen zaie piezaren inguruko ibilbidean. Belen Arevalo Iruñean jaio zen, eta diziplina anitzeko artistatzat du bere burua. Erakusketa urriaren 20ra arte egongo da zabalik, Photomuseum museoan.