NOV. 01 2024 Munduan pasieran Urmiako ur gaziko aintziran, pasieran Lakuak 5.200 kilometro koadro ditu. (Jonathan Newton/Getty Images) Turista batzuk Urmiako ur gaziko aintziran pasieran. Turkiatik hurbil dagoenez, txoko erakargarria bilakatu da azkenaldian kanpotarrentzat zein bertakoentzat. Irango ipar-mendebaldean dago, Ekialdeko Azerbaijan eta Mendebaldeko Azerbaijan artean. Lakuak 5.200 kilometro koadro ditu; beraz, Irango handiena da. 1976az geroztik Unescoren Biosfera Erreserba da, baina, tamalez, azken urteotan, urtegien eta lur azpiko uren gehiegizko ustiatzearen eraginez, eremuaren %90 galdu du.