bidaiari - bidaia aldizkaria
Munduan pasieran

‘Voices of Yellowstone: First Peoples Celebration’

Parte-hartzaile askok tipietan hartzen dute “ostatu”. (Jonathan Newton/Getty Images)

Uda garaian, Wyoming-eko Yellowstone Parke Nazionalean ‘Voices of Yellowstone: First Peoples Celebration’ jaialdia ospatzen da. Bertako herri indigenen kulturak gogoratzea eta omentzea da helburua. Parte-hartzaile askok tipietan hartzen dute “ostatu” egun horietan; gauez, kanpadendak argiztatzen direnean, paisaia koloreztatu egiten da, topaketari giro berezi eta magikoa erantsiz.