DEC. 06 2024 Egin planak Artiumen Joxerra Melguizoren ‘Refugios-diarios’, tailerra erresistentzia poetiko gisa Urriak 31-Otsailak 9 ‘Refugios-diarios’ [lerro galduak]. Joxerra Melguizok Artium museoan ikusgai duen erakusketaren izenburua da. Horma-irudi erraldoi bat ardatz duela, azken hamar urteetan artista gasteiztarrak egindako lanez osatua dago erakusketa. Aretoan sartu bezain laster bisitaria aho zabalik geldituko da zurezko panelen gaineko mila marrazki eta margolanek osatutako instalazioa ikustean. Tamaina bera ez da edonolakoa: 4 metro garai eta 30 metro luze.