DEC. 06 2024 Munduan pasieran Bradford, Kulturaren Hiria izateko prestatzen (C. FURLONG | Getty Images) Erresuma Batuko Kulturaren Hiria titulua jaso duen Yorkshireko bigarren hiria da Bradford (lehena Hull izan zen 2017an). Horregatik, datorren urtean mila ekitalditik gora eskaintzeko prestatzen ari da. Adibidez, hirigunea oinezkoentzat izango dela aurreratu dute, eta zenbait museo berritzen ari dira. Hala ere, egoiliarren artean kezka areagotu da, Bradford Live-ren irekiera atzeratu delako eta beste zenbait proiekturen datak ere dantzan dabiltzalako.