Pasieran munduan
Kotor badiako itsas base sekretua
Duela urte batzuk bertan luxuzko hotel bat eraikitzeko asmoa zabaldu zen, baina gaur erabat abandonatuta dago. Nolanahi ere, turistak erakartzen ditu, batez ere, hiri esploratzaileak. Jugoslavia zeneko itsas base sekretua da. Gerraontziak eta itsaspekoak airez edo itsasoz egindako erasoetatik ezkutatzeko eraiki zen Gerra Hotzaren garaian, Adriatiko itsasoaren ertzean, Kotor badian.
1970eko hamarkadan eraikia, hiru tunel zituen. Mendebaldean beste bi eraiki zituzten. Denen sarrerak harri eta landaretza faltsuz kamuflatuta zeuden. Garaiko instalazio militar gehienak bezala, Kotorkoak ere abandonatu egin ziren, Jugoslavia desagertutakoan.