J.L.
sokatira

Azkeneko saioan berdintzea nahikoa izan du Gaztedik

Gaztedi A taldeak irabazi du Euskal Herriko 640 kiloko txapela, atzo azkeneko jardunaldian Goiherri A taldearekin berdindu ostean. Gaztedik lehen jardunaldia irabazi egin zuen, eta beste bietan berdinduta geratu da, ondorioz, txapela eraman ahal izan du. Atzokoan, Gaztedik eta Goiherrik gainerako talde guztiak menderatu zituzten, eta, elkarren arteko dema erabakigarrian, berdinduta geratu ziren. Txapela eramateko Gaztediren aurretik geratu beharra zeukan Goiherrik, baina ez zuen posible izan, eta bigarren postuarekin konformatu behar izan du.

Hirugarren posturako ere bazen dema, Gaztediren eta Goiherriren bigarren taldeen artean, baina hemen ere Gaztedik lortu zuen podiumean sartzea, azkenengo egunean ere hirugarren amaitu baitzuen, bi onenekin galduta. Mutriku sailkatu zen atzo laugarren, baina sailkapen nagusian bosgarren geratuko da, eta, atzo bosgarren sailkatu arren, denera laugarren Goiherri B geratu da. Azkena, Gaztedi C sailkatu da.