J.L.
sokatira

Goiherri A taldeak irabazi du 600 kiloko aurreneko jardunaldia

Goiherri A taldeak irabazi du Euskal Herriko Lur Gaineko Txapelketako 600 kiloko aurreneko jardunaldia. Erandioko taldea oso indartsu abiatu da maila honetan eta saioko tiraldi guztiak irabazi egin zituen, txapela lortzeko aurreneko pausoa emanez. Bigarren postuan, berriz, Gaztedi A sailkatu zen. Gorritxoek berdeen aurka galdu zuten, baina, aldiz, gainerako tiraldi guztiak irabazi egin zituzten eta horrekin bigarren postuan sailkatu ahal izan ziren.

Gaztedi B izan zen hirugarren postuan sailkatu zen taldea. Aurreneko bi postuetan sailkatu ziren bi taldeekin galdu egin zituzten euren tiraldiak, baina gainerako guztiak mendean hartu zituzten, eta podiumean sartzeko urrats handia eman zuten. Atzetik, eta laugarren postuan, Goiherri B sailkatu zen. Berdeen bigarren taldeak aurreneko hiru postuetan sailkatu ziren taldeekin galdu egin zuen, baina Mutriku eta Gaztedi C mendean hartu zituen. Bi talde horiek itxi zuten sailkapena.