Gaztedik egin beharrekoa egin du eta dena hirugarrengoan erabakiko da
600eko txapelketa pil-pilean dago, bigarren jardunaldia Gaztedik irabazi ostean. Aurrenekoan Goiherri izan zen onena, eta orain biak sailkapenean berdinduta geratzen dira. Hirugarren jardunaldian erabakiko da dena.
Gaztedi A taldeak irabazi egin zituen saioko tiraldi guztiak, eta horrek eman zion garaipena. Bigarren postuan amaitu zuen Goiherri A taldeak. Erandiokoek, Gaztedirekin galdu egin zuten, baina gainerako guztiak hartu zituzten mendean, eta ondorioz, amaierako jardunaldian erabaki beharko da txapelduna.
Hirugarren postua ere datorren asteburuan erabaki beharko da, oraingoan Goiherri B izan baita postu horretan amaitu duena. Aurreko biekin galdu egin zuen, baina gainerako guztiak hartu zituen mendean. Laugarren postua izan zen Gaztedi B taldearentzat, Mutriku eta Gaztedi C taldeei irabazita.
Mutrikuk oraingoan ere Gaztedi C bakarrik menderatu ahal izan zuen, eta azken hauek itxi zuten eguneko sailkapena.