Goiherri A taldeak etxera eraman du 600eko Euskal Herriko txapela
Goiherri A taldeak irabazi zuen 600 kiloko hirugarren eta azkeneko jardunaldia, eta ondorioz mailako Euskal Herriko txapela ere beretzat izango da. Erandion, bere herrian, jokatu zuen Goiherrik, eta ez zuen barkatu.
Gaztedirekin batera berdinduta iritsi zen Goiherri, baina azkeneko jardunaldi honetan saioko tiraldi guztiak irabazi eta txapela eurentzat izan zen. Laukizko taldeak Erandiokoen aurka bakarrik galdu zuen; jardunaldian bigarren izan zen, eta sailkapen nagusian ere horrelaxe izango da.
Hirugarren posturako ere ezer erabaki gabe iritsi ziren azkeneko jardunaldira Goiherri B eta Gaztedi B, eta amaierako ekinaldian ere horrelaxe amaitu zuten. Bi onenen aurka galdu egin zuten, eta Mutriku eta Gaztedi C mendean hartu zituzten. Beraien arteko deman, ordea, talde bakoitzak tiraldi bat irabazi zuen, eta amaieran biak berdinduta geratu ziren. Kitarakoa, ordea, Goiherri B taldeak irabazi zuen. Mutriku geratu zen bosgarren eta Gaztedi C, seigarren.